XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jujamendu harrigarria

Brossault senhar-emaztek hil zuten beren haur ttipia. Presondegirat kondenatu dituzte, bainan aldi huntako barka.

Erran ditake xurituak izan direla.

Rennes-ko asisetan horrela dute erabaki, baizik-eta burhasoek beren haurra eskandalaren beldurrez hil zutela.

Germaine Brossaultek bere herrian neskatxa zuhur eta bertutetsu baten fama zuen.

Ezkontza egunean belo xuria ekarri baitzuen, zer erranen zuten emazteki kalakariek, ikastearekin haurra ukan zuela ezkondu-eta sei ilabethe gabe?

Beldur horrek pusatu ditu Brossault senhar-emazteak haurraren ithotzerat, eta juradoak gertatu egitate izigarri horren barkatzeko, eskandalaren beldurra estakurutzat onhartuz.

Nun da jendearen eta biziaren errespetua?